Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko uztailaren 14a

Giro motelak jarraipena izango du gaur. Goizean zerua estalita agertuko da eta euri txiki modura, euri pixka bat izango dugu.

Eguerditik aurrera pixkanaka atertzen joango da, arratsalde erditik aurrera giro lasaia geratuko delarik eta ostarte txiki batzuk irekiko direlarik. Haizeak ipar-mendebaldetik jotzen jarraituko du eta tenperatura balio altuenak antzeko mantenduko dira, 19-20 graduan joaz goia.

Hobetzeko bidea hartuko du eguraldiak bihar. Goizean zeruan hodei asko agertuko da eta oraindik euri langar modura zaparrada txikiren bat edo beste izango da. Arratsaldeko lehen ordutik aurrera atertu eta ostarte politak irekiko dira. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura igo egingo da, 22-23 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!