Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko uztailaren 9a

Goizean oraindik hodei batzuk agertuko dira, baina eguzkiak xurgatuko ditu eta eguerditik aurrera eguraldi eguzkitsua nagusituko zaigu eta giro eder eta sanoaz gozatu ahal izango dugu.

Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura balio altuenak igo egingo dira, 23-25 graduan joaz goia.

Giro sano eta egonkorrak jarraipena izango du bihar. Goizean hodei multzo batzuk agertuko dira, baina eguerdirako eguzkiak xurgatuko ditu eta arratsaldean eguraldi eguzkitsua nagusituko da. Egunaren azken orduetan berriz ere behe-hodei batzuk agertuko dira, baina batere ondoriorik ekarri gabe. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura zertxobait igoko da, 24-26 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!