Giro ezegonkorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko ekainaren 1a

Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta giro lasaia izango dugu. Arratsaldean ordea, bero-hodeiak garatuko dira eta ekaitzetara joko du.

Zaparradaren bat edo beste botako du, non ekaitzak jo eta uneren batean zaparrada gogorren bat botatzeko aukera ere badagoen. Haizeak goizean hegotik joko du eta arratsaldean aldiz mendebaldetik. Tenperatura 24-25 graduan errendituko da.

Giro nahasiarekin jarraituko dugu bihar. Zeruan hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira egun osoz, baina orokorrean hodeiak ugariagoak izango dira. Hodei hauek tarteka euri pixka bat utziko dute, bereziki egunaren azken orduetan. Tenperatura jaitsi eta 23-24 graduan joko du goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!