Hauspo artean

Iosu Arrizabalaga 'Izer' trikitilaria Hauspo Artean

Erabiltzailearen aurpegia Maixa Lizarribar eta Manex Torrealdai 2021eko maiatzaren 30a

Trikitilari eta trikitizaleen artean oso estimatua den soinujole, musikari eta laguna izan da hilabete honetako gonbidatua.

Iosu Arrizabalaga Izer trikitilari azkoitiarra, erromeri zalea eta zaleen artean eskertuenetakoa. Trikitilari mitikoen artean hazitakoa da eta beraiengandik jaso duen informazio guztia barnean du: piezak, doinuak, soinuak, pasarteak... ez dago aspertzerik bera entzuten, guztia kontatzeko beti baitago prest.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!