Giro aldakorra izango dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko maiatzaren 29a

Goizean hodeitza nahiko trinkoa izango da eta aurreko eguneko ekaitz hondarren bat geratuko denez, tarteka zaparradaren bat edo beste izango da.

Arratsaldeko lehen ordutik aurrera ordea, giroa lasaitu egingo da eta ostarte batzuk ere ikusiko ditugu. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 22-23 graduan joaz goia.

Giro ezegonkorrak jarraipena izango du bihar. Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte, hodeiak eta ostarteak eta giro atsegina izango ditugu. Arratsaldeko lehen ordutik aurrera, berriz ere bero hodeiak garatuko dira eta ekaitz moduan zaparrada isolaturen bat botako du. Hala ere, probabilitate txikia denez ekaitzak lehertzeko, ordurik gehienetan ateri eutsiko dio. Haizeak iparraldetik jotzen jarraituko du eta tenperatura beste pixka bat jaitsiko da, goia 21-22 graduan joaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!