Inoiz egin den tontor igoera bateratu "handiena" egitea zen Sareren erronka, eta bide horretan egin dute tontorretarako bidea, gaur goizean, ehunka herritarrek. Herri bakoitzak, herriko tontor batera igotzeko proposamena egin du, eta mendi tontorretan ozen oihukatu dute "euskal presoak Euskal Herriratzeko garaia" dela.