Koronabirusa

Tolosaldeko zazpi herri daude eremu gorrian

Ataria 2021eko maiatzaren 3a

Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Asteasu, Ibarra, Tolosa eta Zizurkilek eremu gorrian jarraitzen dute, eta Elduain eta Irura atera dira.

Tolosaldeko zazpi udalerri daude une honetan eremu gorrian Osasun sailak kaleratutako zerrendaren arabera. 5.000 biztaneltik gorako Amasa-Villabonak eta Tolosak jarraitzen dute, euren azken hamabost eguneko intzidentzia tasak 400etik gora jarraitzen baitu, 828 eta 654koa dute, hurrenez hurren.

5.000 biztanletik beherako herrietan, berriz, Elduain eta Irura atera dira, eta Alegiak, Anoetak, Asteasuk, Ibarrak eta Zizurkilek jarraitzen dute. Alegian 5 positibo izan dira azken zazpi egunetan, eta 1.001eko tasa dute. Anoetan, 23 positibo izan dira, eta 1.625eko tasa, Ibarran 11 positibo eta 812ko tasa, eta Zizurkilen 9 positibo eta 955eko tasa. Osasun eremu guztiak gorrian daude.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!