Koronabirusa

36 positibo izan dira Tolosaldean ostiraletik igandera

Ataria 2021eko maiatzaren 3a

Tolosan 19, Amasa-Villabonan 5, Anoetan eta Ibarran hiruna, Alegian eta Altzon bina eta Amezketan eta Berastegin positibo bana izan dira.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 8.363 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 506 (%6,1) positiboak izan ziren. Tolosaldean, 12 positibo izan ziren atzo: Tolosan 8 eta Altzon, Amezketan, Berastegin eta Ibarran bana.

Larunbatean, 8.120 test egin zituzten, eta 585 (%7,2) izan ziren positiboak. Tolosaldean, 8 positibo atzeman zituzten: Tolosan 5 eta Alegian, Anoetan eta Ibarran bana.

Ostiralean, 11.349 test egin zituzten, eta 769 (%6,8) izan ziren positiboak. Tolosaldean 16 positibo izan ziren: Tolosan 6, Amasa-Villabona  5, Anoetan 2 eta Alegian, Altzon eta Ibarran bana.

Osasun eremuei begiratuta, Alegia (551), Ibarra (624), Tolosa (614) eta Villabonakoa (901) gorrian daude, baita Tolosaldeko ESIa (624) ere.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 45 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera 520 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 195 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!