Tolosaldeko ospitale publikoa

Ospitalea suhiltzaile etxearen aurrean kokatzea lehenetsi dute

Ataria 2021eko apirilaren 27a

Azaroan, eskualdeko ospitalea eraikitzeko hamahiru kokaleku posible zehaztu zituen Tolosako udal gobernuak abiatutako azterketak. Urtarrilean, azterketa hori gehiago zehaztearen ondorioz, lau gune egokienak definitu ziren. EH Bilduk azaldu duenez, martxoan Eusko Jaurlaritzak kokaleku horietako baten aldeko txostena bidali zion Tolosako Udalari. Horren arabera, Jaurlaritzak Tolosako suhiltzaile etxearen aurrean dagoen kokalekuaren alde egingo luke.

Horren aurrean Tolosako Udalak esan du kokaleku egokiena aukeratzeko prozesuak martxan jarraitzen duela. «Alderdi gehiago hartu behar dira kontuan, ez irisgarritasuna eta gertutasuna bakarrik». Esan dute, era berean, udala Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean ari dela, eta Jaurlaritza «une oro» izaten ari dela udala egiten ari den azterketaren eta kokalekuen berri. «Lau gune horien azterketa egin behar da», gaineratu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!