Koronabirusa

Tolosaldeko bederatzi herri daude eremu gorrian

Ataria 2021ko api. 26a, 12:59

Alegia, Anoeta, Elduain, Ibarra, Irura, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkilek eremu gorrian jarraitzen dute, eta Asteasun bihar sartuko dira.

5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan, Tolosan 824ko intzidentzia tasa dute, eta Amasa-Villabonan 946koa, beraz, eremu gorrian jarraitzen dute.

Herri txikietan, herriko intzidentzia tasarekin batera, azken zazpi egunetako positibo kopuru ere hartzen da kontuan. Intzidentzia tasak 400eko langa gaindituta eta azken zazpi egunetan 5 positibo edo gehiago izanda sartzen dira eremu gorrian 5.000 biztanletik beherako herriak.

Bada, osasun eremu guztiak gorrian daudela kontuan hartuta, Alegiak 1.334ko tasa du eta 13 positibo izan dira, Anoetak 1.379ko tasa eta 10 positibo, Asteasuk 448ko tasa eta 6 positibo, Elduainek 4.938ko tasa eta 6 positibo, Ibarrak 812ko tasa eta 24 positibo, Irurak 938ko tasa eta 9 positibo eta Zizurkilek 856ko tasa eta 20 positibo, beraz, eremu gorrian daude.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten eta eremu gorrian dauden udalerriak Amurrio, Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Berango, Bergara, Bilbao, Deba, Derio, Donostia, Eibar, Erandio, Ermua, Errenteria, Getxo, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Laudio, Lazkao, Legazpi, Leioa, Lekeitio, Lezo, Mungia, Muskiz, Mutriku, Oiartzun, Ondarroa, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Trapagaran, Villabona, Gasteiz, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga dira.

5.000 biztanle baino gutxiago dituzten eta eremu gorrian dauden herriak Aia, Aizarnazabal, Alegia, Anoeta, Antzuola, Asteasu, Aulesti, Aiara, Bakio, Eltziego, Elduain, Elgeta, Eskoriatza, Getaria, Ibarra, Irura, Bastida, Legorreta, Loiu, Mallabia, Olaberria, Otxandio, Ugao-Miraballes, Urduliz, Urduña, Zaldibia, Zaratamo, Zestoa eta Zizurkil dira.

Horietan guztietan mugikortasuna mugatuta izango dute herritarrek, hau da, ezingo dute bertatik atera edo sartu lan edo osasun kontuengatik ez bada, eta aldameneko herrira joan ahalko dira erosketak edo aire libreko kirola egitera. Horrekin batera, taberna eta jatetxeetan barnealdeko ordutegia murriztuta izango dute.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!