Koronabirusa

69 positibo izan dira ostiraletik igandera Tolosaldean

Ataria 2021eko apirilaren 26a

Tolosan 26, Amasa-Villabonan 11, Zizurkilen 10, Ibarran 5, Anoetan eta Iruran launa, Berastegin eta Hernialden hiruna, Alegian 2 eta Elduainen positibo bat atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 8.824 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 762 (%8,6) positiboak izan ziren. Gipuzkoan 356 atzeman zituzten, tartean, 26 Tolosaldean: Tolosan 7, Amasa-Villabonan 5, Hernialden eta Ibarran 3, Anoetan, Berastegin eta Zizurkilen bina eta Alegian eta Iruran bana.

Larunbatean, 8.876 test egin zituzten, eta 685 (%7,7) izan ziren positiboak. Tolosaldean, 20 positibo izan ziren: Tolosan 6, Zizurkilen 5, Amasa-Villabonan 4, Alegian, Anoetan, Elduainen, Ibarran eta Iruran bana. 

Ostiralean, 12.193 test egin zituzten, eta 935 (%7,7) izan ziren positiboak. Tolosaldean, 23 izan ziren positiboak: Tolosan 13, Zizurkilen 3, Iruran eta Amasa-Villabonan bina eta Anoetan, Berastegin eta Ibarran bana.

Osasun eremuei begira, Alegia (833), Ibarra (739), Tolosa (778) eta Villabonakoa (889) kolore gorrian daude, baita Tolosaldeko ESIa (728) ere.

Ebakuntzak, atzeratuta

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 62 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera 568 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 192 pertsona ZIUn daude. Osasun sailak esan du gutxienez bi astez premiazkoak ez diren ebakuntzak atzeratuko dituztela. Zehazki ebakuntza onkologikoak, premiazkoak edo atzeraezinak baino ez dituzte egingo. Izan ere, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian ZIUetan irekita dauden 363 oheen % 53 COVID pazienteek okupatzen dituzte jada. COVID eta ez COVID pazienteak aintzat hartuta aldiz, % 83koa da ZIUetako okupazioa, hau da, 363 oheetatik, 302 daude okupatuta. Paziente gazteen kopuruak gora egin duela ere adierazi du Osasun sailak, eta 80 urtetik gorako pazienteen kopurua murriztu egin dela, txertoaren ondorioz. Kritikoen unitatean batez besteko egonaldia 18 egunekoa izan da, eta heriotza-tasa, % 15ekoa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!