Pasahitza (zaharra)

Besterenezina

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Mendiluze 2021eko apirilaren 26a

Garai batean treneko bonuekin ikasi nuen hitz bat da hori. Beste inoren esku utzi ezina bezala ulertzen zen bonua, bakoitzak berea erabili eta bakoitza bereaz arduratzen zena. Ba hori, besterenezina.

Bonu besterenezinekin mugitzen ginen teorian, praktikan bai baitziren besteren bonuekin bidaiatzen zutenak ere, besterenezitasun horri izkin egin eta berea egiten zutenak, trena joan eta trena etorri.
 
Egun, ardurekin, alderantzizkoa gertatzen dela esango nuke. Ardura pertsonalek besterenezin beharko lukete, baina badira bereak besteren bihurtu eta lasai mugitzen asmatzen dutenak, bere nahi ezak besteren ezin bihurtuz, ardura joan eta ardura etorri. Zenbaitek beti dauka bonua eskura.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!