Eusko Jaurlaritzak joan den astean eskualdeko 11 herri sartu zituen eremu gorrian. Gaurko datuen arabera, horietatik lau eremutik kanpora atera dira: Aduna, Berrobi, Bidania-Goiatz eta Hernialde. Beste zazpiek, ordea, murrizketekin jarraituko dute: Alegia, Anoeta, Ibarra, Irura, Tolosa, Amasa-Villabona, Tolosa eta Zizurkilek. Hauei Elduain gehitu zaie gaurko datuen arabera. Eremuen azterketa hurrengo astelehenean egingo du berriro Eusko Jaurlaritzak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?