Dementzia Bizitzen programa garatzen jarraitzeko

Ataria 2021eko apirilaren 6a

Buru Bihotzez elkarteak Dementzia Bizitzen programa garatzen jarraitu nahi du eta horretarako herritarren laguntza eskatu du. Bide horretan etxeetan dauden pezetak programara bideratzeko eskatu du, izan ere Espainiako Bankuak ekainaren 30era zabaldu du pezetak euroengatik trukatzeko aukera.

"Ziur Tolosaldeko etxe eta txoko askotan ahaztuta dituzuela pezeta zahar horietako batzuk, baina oraindik garazi zaudete pezetak elkartasun ikur bihurtzeko", esan dute Buru Bihotz elkarteko kideek. Gogoratu dute Espainiako Bankuak ekainaren 30era arte zabaldu duela pezetak eramateko epea, eta beraz dei egin diete herritarrei pezeta horiek Dementzia Bizitzen programa garatzen jarraitzen laguntzeko bideratzeko. Pezetak Tolosako Kopibat, Shuyana, Eko Tolosa Frutategia, Berezi, La Huerta, Soronea eta Goikoetxea estankoan; Alegiako Maritxu janari dendan; Ibarrako Coviran eta To Pa Ti dendetan; eta Villabonako Masturinea harategian utzi daitezke. 

Tailer bat

Era berean, Dementzia Bizitzen programaren barruan apirilaren 15ean Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolan tailer bat eskainiko dute, 18:00etatik 19:00etara. Parte hartzeko www.burubihotzez.eus helbidera jo behar da edo 688 76 09 27 telefono zenbakira deitu.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!