Bultza Euskaltegiak! Bultza Euskara!

Tolosaldea Korrikarekin

Tolosaldeko Ataria

Adunan, Altzon, Amezketan, Anoetan, Ibarran, Ikaztegietan, Tolosan eta Zizurkilen bat egin dute Korrikarekin.

Euskal Herriko 80 herri inguruk hartu dute parte Korrikaren ekitaldietan, eta Tolosaldea ere ez da atzean geratu. Adunan, Altzon, Amezketan, Anoetan, Ibarran, Ikaztegietan, Tolosan eta Zizurkilen herritar ugarik hartu dute parte Korrikaren amaiera irudikatuz egin dituzten ekitaldietan. Herri batzuetan ibilbidea osatu dute suziri eta furgoneta eta guzti, beste batzuetan abestiak eta bertsoak kantatu dituzte. Taldeko argazkiak egin dituzte guztietan, eta AEK-k ekitaldi amaierarako prestatutako mezua ere irakurri dute.

Tipi tapa, tipi tapa, 2022. urterako jarri dute euskararen aldeko lasterketaren hitzordua, orduan "inoiz baino beharrezkoagoa" izango dela esanez, herritar guztiak batzeko gonbita luzatuz.

Erlazionatuak

Korrikaren ekitaldia Tolosan

Tolosaldeko Ataria 2021 mar 28 Tolosa

Korrikari babesa Ibarran

Tolosaldeko Ataria 2021 mar 28 Ibarra

Lekukoa bata besteari pasa diote Adunan

Tolosaldeko Ataria 2021 mar 28 Aduna

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!