Plaza Zaharrean egin den ekitaldian, Dana eman bihar jako, maite dan askatasunari eta Izarren hautsa abestiak izan dira entzungai Irene Lopezen eskutik. May Gorostiagak jarri du umore ukitua, euskara eta neurriak uztartuz burutu duen bakarrizketa saioarekin. Idoia Bengoetxea AEK-ko kideak irakurri du ondoren, ekitaldi guztietan, Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! lelopean entzun den mezua.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?