Koronabirusa

12 positibo izan dira azken egunean

Ataria 2021eko martxoaren 25a

Tolosan 5, Amasa-Villabonan 2 eta Adunan, Asteasun, Berrobin, Hernialden eta Ibarran positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 9.973 test egin zituzten atzo, eta horietatik, 529 (%5,3) izan ziren positiboak. Gipuzkoan, 151 positibo izan ziren, tartean, 12 Tolosaldean.

5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabonan (185) eta Tolosan (252) kolore horian daude. Osasun eremuei begira, Alegiako (565) kolore gorrian dago, eta Ibarrakoa (280), Tolosakoa (240) eta Villabonakoa (225) horian. Tolosaldeko ESIa (262) kolore horian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 47 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 83 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!