Pasahitza (zaharra)

Lituania Eurovision irabaztera doa

Erabiltzailearen aurpegia Maitane Usandizaga 2021eko martxoaren 22a

Eurovision jaialdiaren bueltan herrialde bakoitza azkeneko xehetasunak antolatzen ari da. Urteroko kontu bera, abestia, dantza, jantzia… Eta gainerako herrialdeen aurka lehiatzeko gogoa. Norberak bere lurraldea ezagutarazteko aukera paregabea du Europa mailako jaialdi honekin.

Lituania ongi prestatzen ari da horretarako. Irabazteko aukera asko dituela pentsatzeaz gain, hiriburuko alkateak hitzeman du hori gertatzen bada, festa erraldoi bat antolatuko duela;  neurri guztiak errespetatuz diskoteka bat irekitzeko promesa egin du. Herritarren artean ez da beste ezertaz hitz egiten, eta ziur daude irabazle izan daitezkeela. 

Lituania bezalako herrialde txiki batentzat Eurovision irabaztea jaialdi bat irabaztea baino askoz ere gehiago da. Lituaniarrentzat euren lurraldea argitara ateratzea da. Hainbeste urtez itzalpean egon ondoren, norbait direla erakusteko aukera dute. Aukerarik txikienaz baliatzen dira gainerakoen artean nabarmentzeko.  

Askotan mapatik desagertzen da Lituania. Badirudi Errusia eta Europaren artean geratu den lurralde bat dela. Hiru milioi biztanle bakarrik izanagatik, denen artean bereizten dira.  Bertan daudela erakutsi nahi dute, gai direla, eta lurralde txikia izanagatik ez dutela gutxiago balio. 

Eta ez jaialdi honekin bakarrik, gustatzen zaie beraiek lortu dutena harro erakustea eta ospatzea. Meritu guztiak eurengain hartzea. Gustatzen zaie herrialde bakan eta bakarra direla argi eta garbi uztea. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!