Koronabirusa

17 positibo berri izan dira ostiraletik igandera

Ataria 2021eko martxoaren 15a

Tolosan 7, Amezketan 4, Lizartzan 2 eta Altzon, Ibarran, Ikaztegietan eta Iruran positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 5.348 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 246 (%4,6) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 66 izan ziren positiboak, tartean, 3 Tolosaldean. Larunbatean, 5.962 test egin zituzten, eta 295 (%4,9) izan ziren positiboak. Tolosaldean 9 positibo izan ziren larunbatean.  Ostiralean, berriz, 8.133 test egin zituzten, eta 356 izan ziren positiboak (%4,4). Eskualdean, 5 positibo atzeman zituzten.

Eremu gorrian zegoen Ibarraren kasuan, azken egunetan beherakada izan du positibo berrien kopuruan, eta 719ra jaitsi da azken hamabost eguneko intzidentzia tasa. Tolosaren kasuan ere, apaltze bat izan da positibo berrietan, eta 376koa da une honetan tasa bertan.

Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (670) kolore gorrian dago, Ibarrakoa (471) eta Tolosakoa (355) laranjan eta Villabonakoa (137) horian. Tolosaldeko ESIa (293) kolore horian dago. 

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 14 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 236 pertsona daude ospitaleetan eta COVIDa duten 97 pertsona ZIUn daude.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!