Koronabirusa

Beotibar pilotalekua txertaketak egiteko erabiliko dute gaurtik aurrera

Ataria 2021eko martxoaren 15a

Tolosako Udalak pilotalekua Osakidetzaren esku utzi du COVID-19aren aurkako txertaketa kanpaina bertan egin ahal izateko; 14:00etatik aurrera hasi dira txertoa jartzen pilotalekuan.

Gripearen aurkako txertaketa kanpainarekin egin bezala, COVID-19aren aurkako txertaketarako ere Tolosako Udalak bere azpiegitura bat Osakidetzaren esku utzi du: kasu honetan, Beotibar pilotalekua. Gaurtik aurrera, beraz, eskualdeko txertaketak bertan egingo dira.

Txertoa jasotzeko hitzordua izatea beharrezkoa da, orain arte moduan. Eta hitzordua emateko Osakidetzako langileak jarriko dira harremanetan herritarrekin. Txertaketa prozesuak martxan jarraitzen du hortaz, kokaleku berrian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!