Elkarrizketan Josu Mujikak aipatzen dituen bertsoak jarraian:
1984ko urtarrilaren 19an.
Norbaitek pentsa zezaken aurrez
PSOE zela jatorra
horregatikan ekarri dute
Tolosaldera zigorra;
zalantzik ez da, nahi gaituztela
nola edo ala izorra
egun hauetan ordeindu dute
gurekin zeukaten zorra.
Udaberria etorri zela
pentsatu nuen lengoan
alde guztitan berde berdea
izan ere baitzegoan
zazpi argitze ziren albotik
bat izkututatuak
hirurogei bat baitu arte
kaletik ez ziren joan.
Zer gertatzen zen galdetuz gero
erantzuna dute parra
otso gaiztoen mendean gaudenez
horrela iraun beharra
justizi izenaz beharra doa
emazte edo senarra
utzi digute Euskal Herriko
hainbat etxetan negarra.
Herri honetan detenituei
hots egin zaie zorriak
Danboreneak esan zuela
zioen egunkariak;
galdetu behar nahi dien
Tolasaldeko herriak
hain usain txarra botatzen duten
hi bezalako zerriak.
Nahi genuke ostegun hortan
erori balitz elurra
izozturikan horma ta guzti
jo izan balute lurra;
hormaren batek jasoko zuen
hartua zuten egurra
ta ez genien bidaliko guk
hain urrutitik agurra.