Pasahitza (zaharra)

"Inor gutxik galdetzen du zenbat indarkeria pilatzen den genero arauarekiko disidenteak diren horiengan"

Ataria 2021eko otsailaren 22a

Andoaingo Leitzaran institutuan Gizarteratzea zikloko ikasketak egin zituzten iaz Brayan Altimasberesek (Hernani, 1996) eta Mash Elizaldek (Iruñea, 1999). Altimasberesek euskarazko taldean, eta Elizaldek gaztelaniazkoan. Biak dira mutil transexualak, eta biek egin dute trantsizioa helduaroan, baina ikaskideak izan arren, oraintsu arte ez dute izan elkarren berri.

Loratuz Lotu elkartea sortu berri dute, transexual helduei eta haien ingurune sozialari laguntzeko. Transexualen alboan egon nahi dute haien prozesuak iraun bitartean, "ahaldunduta eta indartuta" gizarteratu daitezen identitate berriarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!