Ezohiko presazko bilkura egingo du Enirio-Aralar makomunitateak

Ataria 2021eko otsailaren 15a

Abaltzisketa, Altzaga, Arama, Lazkao eta Gaintzako ordezkarien eskaera sartu eta gero, bihar, 18:30ean, Ordiziako udaletxeko batzar aretoan elkartuko da Enirio-Aralar mankomunitatea osatzen duen zuzendaritza.

Ezohiko presazko bilkura deitu du, biharko, Enirio-Aralarko mankomunitateko lehendakariak, eta zuzendaritza batzarra egingo dute. 18:30ean, Ordiziako udaletxean egingo dute, eta gai ordenan puntu bakarra izango dute jorratzeko.

Abaltzisketa, Altzaga, Arama, Lazkao eta Gaintzako ordezkarien eskaera sartu zen otsailaren 8an, eta honenbestez, mankomunitatearen estatutuen 26. artikuluan ezarritakoa betez, ez ohiko presazko bilkura deitu dute.

Egindako eskaera tarteko, gai ordenan duten jorratu beharreko gaia honakoa da: "Zuzendaritza batzarrean tratatu gabe, ordenantzen trataera berria dela eta, hainbat abeltzainei bidali zaizkien gutunen nondik norakoen informazioa ematea, gaia eztabaidatu, eta ahal bada adostasun batera iristea. Bide batez, Aralarko Baserritarren Elkartea, eta Enba eta EHNE sindikatuko kideei beraien azalpenak emateko agerraldia egiten uztea".

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!