Giro aldakorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko otsailaren 7a

Goizean oraindik hodei tapaki handia izango da eta euri zaparrada batzuk izango ditugu.

Arratsaldean zaparradak askoz tartekatuagoak eta ahulagoak izango dira, giro nahiko lasaia izango dugularik. Haizeak mendebaldetik bizi joko du eta tenperatura maximoek beste koska pare bat behera egingo dute, 9-10 graduan joz goia. Goiz partean elur-maila 800-900 metroan kokatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!