Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko otsailaren 6a

Giro kaxkarra izango dugu. Egun osoz zeru estalia izango dugu eta euri kontuak izango dira hizpide. Euri zaparradak sarri botako ditu egun osoan zehar, eta tarteka mardulak izango dira, litro batzuk pilatuko direlarik.

Haizeak ipar-mendebaldetik zakar joko du eta tenperatura maximoak jaitsi egingo dira, 11-12 graduan joz goia. Hala ere, maximoak goizaldean emango dira, arratsaldean giro hotzagoa izango dugularik. Azken orduetan 900-1.000 metroan elurra izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!