Tolosaldea Garatzenek prest du otsaileko formazio eskaintza

Ataria 2021eko otsailaren 4a

Sei ikastaro eskainiko dituzte otsailean zehar; horietako bost Lehiberri zentroan izango dira eta, bestea, online egingo dute.

Formatu anitzeko ikastaroen eskaintza egiten du hilero Tolosaldea Garatzenek, eta otsailekoak ere prest ditu dagoeneko. Lehena, bihar izango da. Ikastaroetan izena emateko, tolosaldeagaratzen.eus webguneko agendan, ikastaroa hautatu eta formularioan eskatutako datuak bete beharko dira.

  • Elikagaien industriaren etorkizun digitala. Otsailak 5, 10:00-11:00, online, Zoom bidez. Gure Market proiektuaren testuinguruan antolatutako webinarra, Erich Eichstetter, LABE Digitalaren Gastronomy Lab arduradun, sukaldari eta diseinatzailearekin. 
  • Bezeroari arreta. Otsailaren 8tik 25era. 15:15-18:30, astelehenetik ostegunera, Lehiberri Zentroan. ERTEn dauden langileak formatzeko Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako ikastaroa, jardunbide egokien eta tresna erabilgarrien berri emateko.
  • Internet bidez lana aurkitzeko erremintak. Otsailak 10. 09:00-12:00. 
  • Enpresa kudeaketa ikastaroa. Otsailaren 15etik 19ra. 09:30-13:30, astelehenetik ostiralera, Lehiberri Zentroan. Enpresa bat martxan jarri nahi dute ekintzaile berrientzat, 20 orduko enpresa kudeaketa ikastaroa Lehiberri Zentroan: bideragarritasuna, agitura juridikoak, fiskalitatea, ekonomia-finantzak, betebehar administratiboak...
  • Turismo enpresentzat: Zerbitzu berriak diseinatu eta sare sozialak erabili. Otsailaren 15etik 26ra. 09:30-13:30, astelehenetik ostiralera, Lehiberri Zentroan. Gipuzkoako Bazkundeak antolatuta, 40 orduko ikastaroa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza medio, ERTEn dauden pertsonentzat doakoa da.
  • Internet bidez lana aurkitzeko erremintak. Otsailak 17. 09:00-12:00.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!