Koronabirusa

24 positibo berri atzeman dituzte

Ataria 2021eko urtarrilaren 20a

Tolosan 17, Leaburu-Txaraman eta Amasa-Villabonan hiruna eta Abaltzisketan positibo bat zenbatu dituzte azken egunean.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 13.774 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 1.046 positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 298 positibo atzeman zituzten, tartean, 24 Tolosaldean.

Amasa-Villabonak (642) eta Tolosak (577) kolore gorrian jarraitzen dute. Osasun eremuei dagokienez, Alegiako (401) eta Villabonako (476) eremuak kolore laranjarekin daude, eta Ibarrako (522) eta Tolosako (557) eremuak gorrian ageri dira.

Bihar emango du jakitera Osasun sailak eremu gorrian dauden udalerrien zerrenda. Une honetan, Amasa-Villabona, Irura eta Tolosa daude eremu gorrian. Ibarrako osasun eremua gorrian dagoela kontuan hartuta, baliteke eremu horren baitako hainbat herri bihar eremu horretan sartzea.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 83 pertsona ospitaleratu ziren atzo, orotara, 465 pertsona daude Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ospitaleetan, eta COVIDa duten 97 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, urtarrilaren 11tik 17ra bitarte, COVIDaren ondorioz, 62 pertsona hil direla adierazi du Osasun sailak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!