Koronabirusa

Urkulluk etzirako deitu du Labiren bilera, neurriak zorrozteko

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2021eko urtarrilaren 20a

Egungo egoera epidemiologikoa ikusirik, Labiren bilera aurreratzea erabaki du lehendakariak.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Labiren bilera deitu du ostiral honetarako, egungo egoera epidemiologikoa aztertzeko eta balizko neurri berriak hartzeko. Datorren asteazkenean zegoen aurreikusita hurrengo Labiaren bilera, baina azken egunotan kutsatuen kurbak goranzko joera hartu du eta baliteke indarrean dauden neurriak gogortzeko erabakia hartzea. Besteak beste, etxeratze ordua aurreratzea erabaki dezake.

Gaur arratsaldean batzartuko da Madrilen Lurralde arteko Osasun Kontseilua, eta bertan erabakiko dute etxeratze ordua aurreratzea, besteak beste. Urkulluk herenegun aurreratu zuen Jaurlaritzak zein neurri proposatuko dituen bilera horretan. Besteak beste, etxeratzeko ordua 20:00etara aurreratzea eta bilerak lau lagunera mugatzea proposatuko du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!