Giro kaskararrekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko abenduaren 30a

Zaparrada ugarienak egunaren lehen zatian izango dira, non tarteka ekaitzak jo dezakeen eta zaparrada gogorren bat edo beste utzi. Arratsaldean zaparrada tartekatuagoak eta ahulagoak izango dira.

Haizeak egunaren gehienean mendebaldetik bizi joko du; azken orduetan hego-mendebaldera egin eta ahuldu egingo delarik. Tenperatura balio altuenak ez dira 7-9 gradutik pasako. Elur-maila goizean 400-500 metrotan kokatuko da; eguerdi aldera 600-800 metrotan eta arratsaldean berriz 1.000 metrotan.

Beste egun batez giro kaskarra izango dugu bihar. Goizean hodeitza handia izanagatik euri gutxi botako du. Arratsaldean ordea zaparradak ugaritu egingo dira eta indarra hartuko dute, tarteka ekaitzak jo dezakeelarik. Haizea mendebaldetik bizi ibiliko da eta tenperatura balio altuenak ez dira 7-9 gradutik pasako. Elur-maila goizean 1.000 metrotan kokatuko da; arratsaldean 700-800 metrotan eta egunaren amaieran 500-600 metrotan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!