Eguberrietarako ekitaldiak antolatu ditu Oria merkatari elkarteak

Ataria 2020ko abenduaren 28a

Villabonako Gurea zinema aretoko erakusketa aretoan izango dira haurrentzako emanaldiak eta helduentzako Aljibean prestatu dituzte emanaldiak.

Oria merkatari elkarteak Amasa-Villabonako Udalaren laguntzaz Eguberrietarako ekitaldiak antolatu ditu haur eta helduentzat.

Bi ekimen gehiago izango dira Villabona eta Zizurkilgo haurrentzat. Bi herrietako ikastetxeetan banatu dituzte dagoeneko bertara joateko gonbidapenak.

Abenduak 29, asteartea

17:00. Ahoa bete jolas, haurrentzako ipuin kontaketa eta jokoak.

Abenduak 31, osteguna

11:00. Tito malabarista, haurrentzako malabarrak eta ipuin kontaketa.

Helduentzat, berriz, Villabonako Aljibean antzerki emanaldiak antolatu ditu Oria merkatari elkarteak asteazken eta ostegunerako. Bi egunetan bi antzerki emanaldi ikusi ahal izango dira eta 30 lagunentzako tokia prestatu dute. Emanaldia hasi aurretik gerturatu beharko da Aljibera eta lehenengo 30 pertsonek izango dute sarbidea antzerkira.

Abenduak 30, astazkena

17:00. Aingerutxoak eta A ze parea antzerki lanak ikusteko aukera izango da. 40 minutu inguruko saioa izango da.

Abenduak 31, osteguna

17:00. Aingerutxoak eta A ze parea antzerki lanak ikusteko aukera izango da. 40 minutu inguruko saioa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!