Eskualdeko Eskualdeko gazteak zientziaren eta teknologiaren formakuntzan eta ZTIAM ingelesezko STEAM ereduan du jatorria, Science, Technology, Engineering, Arts & Mathematics eremuetan ahalduntzea eta beren gaitasunak garatzea helburu estrategiko dira.
Gai horien inguruan Tolosaldeko gazteek interes eta jarrera positiboa duten arren, gutxiengo batek bakarrik hautatzen ditu halako ikasketak. Are gehiago: nabarmena da emakumeen falta sektorean. Hori ondorioztatu du Elhuyar Fundazioak ZTIAM arloko gaien eta lanbideen inguruko gazteen pertzepzioak ezagutzeko eskualdean egindako ikerketak.
7 ikastetxetako Tolosako Orixe, Laskorain eta Herrikide; Anoetako Herri Ikastola; Ibarrako Uzturpe, Amasa-Villabonako Zubimusu eta Alegiako Aralar Institutua bigarren hezkuntzako ia 600 ikaslek hartu dute parte diagnosian. 2021. urtean egingo dira publiko ondorio guztiak.
Martxan jartzeko ezin itxaron, ordea. Epe laburrean profesionalen faltak ondorio negatiboak ekar ditzake Tolosaldearen ekonomian.
Horregatik oso gaztetatik zientzia eta teknologiaren inguruan zaletasuna sustatzea ezinbestekoa da eskualdearen garapen ekonomikoaren etorkizunerako.
TAILERRAK AISIALDI GISA
Hutsune hori betetzera dator BiziLabe proiektugintza-tailerra. Tolosan eta Amasa-Villabonan zientzia eta teknologia tailerrak eskaintzen dira aisialdi giroan, 10 eta 14 urte bitarteko gazteentzat. Osasun krisialdiak eragindako egoerak telematikoki egitera behartu du aurten, nahiz eta etorkizunean horretarako prestatutako guneak erabiliko diren.
Tailerretan parte hartzen duten 20 gazteek 15 Tolosan eta 5 Villabonan esperimentuak egiten dituzte beren kasa, tutore baten laguntzarekin: mikroskopioak eraiki, 3Dn ikusteko betaurreko anaglifoak egin, mugikorretarako aplikazioak sortu… Ikasturte amaierara arte itxaron behar sortutakoa ikus dezagun.