Tolosaldea Garatzen, proiektu estrategikoak

Herritarron ongizatea hobetzea helburu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Urruzola Aizpurua, Tolosaldea Garatzeneko lehendakaria 2020ko abe. 17a, 17:31

2020 zail honetan Tolosaldea Garatzenetik eskualdean martxan jarri ditugun hainbat proiektu aurkezten dizkizuegu.

Guztiek helburu bera dute: herritarron ongizatea hobetzeko ideiak sortzea eta behar berezia dutenei laguntza eskaintzea.

Jakitun gara Tolosaldea anitza dela eta 28 herrion nortasuna ez dela berbera. Baina eskualde kohesionatu baten ikuspegitik lanketa bateratu bati esker, etorkizuneko erronkei aurre egiteko gai gara, herritarron arteko elkartasun printzipioa oinarri izanda.

Horren adibide dira etorkizunari begira garrantzia handia izan dezaketen proiektuok.

Langabeziarekin ere oso arduratuta gaude eta enpresekin batera kalitatezko enplegua sortzen saiatzen ari gara, egoera zaurgarrian daudenentzat bereziki.

Ezin ahaztu turismoa. Azken urteotan lan ikaragarria egin du sektoreak, turismo jasangarria oinarri hartuta, kanpora zabaltzeko.

Eskualdea era bateratuan garatzeko tresna da Tolosaldea Garatzen eta horretarako lanean jarraitzen dugu.

Ateak beti daude zabalik, eta lantaldea laguntzeko prest. Ezagutzera gonbidatzen zaituztet.

Iker Urruzola Aizpurua, Tolosaldea Garatzeneko lehendakaria

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!