BABESTUTAKO EDUKIA

9.000 euro bitarteko beherapenak Carza Gipuzkoan

Ataria 2020ko abe. 17a, 18:59

Taldeak eskaintza ikaragarriak egingo ditu egunotan, Olaberriako zein Oiartzungo egoitzetan; besteak beste, Peugeot, Kia, Fiat, Jeep, Alfa Romeo eta Abarth autoak egongo dira, salneurri harrigarrietan.

Automobilgintzako Carza Gipuzkoa taldeak urte bukaerarako stock-ean dituen autoen likidazio salmenta handia egingo du abenduaren 16, 17 eta 18an, taldeak dituen bi egoitzetan; Olaberrian eta Oiartzunen, alegia. Peugeot, Kia, Fiat, Jeep, Alfa Romeo, Abarth eta beste marka batzuetako autoak eskuratu ahal izango dira, epe jakin batean, eta ohiz kanpoko prezioetan.

MATRIKULATZE ZERGA IGO BAINO LEHEN

Auto bat erosteko aukera ezin hobea da, izan ere urtarrilean matrikulatze zerga igoko dute eta beraz, auto berri gehienen salneurria igoko da.

Igoera baino lehenagoko erosketa errazteko, Carza Gipuzkoak modelo guztiak preziorik onenean eskainiko ditu, bai auto berrietan eta baita 0 Km edo bigarren eskukoetan ere, auto bat 9.000 euroko beherapenarekin eskuratzeko azken aukera eskainiz.

Hiru egun horietan Carza Gipuzkoa Peugeot-en, Kia Novocarren, Berri Motorren eta Carza Ocasión-en, behar guztiak asetzen dituen autoa erosi ahal izango da. Motor mota guztietako autoak egongo dira aukeran, gasolinazko motorra dutenetatik hasi eta elektrikoetara bitarte; turismoak, zamalanak egiteko edo bidaiariei zuzendutako furgonetak, camper-ak... bai pertsona pribatuentzako eta baita enpresentzako ere.


Azokara joateko izena aurrez ematea komeni da, hitzordua zehazteko. Horretarako feria@carzagipuzkoa.com helbidera idatzi daiteke. Azoka 10:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:30era egongo da zabalik.

Carza Gipuzkoa taldeak Gipuzkoako Peugeot, Kia, Fiat, Jeep, Alfa Romeo eta Abarth markak eskaintzen ditu. Era berean, bigarren eskuko eta merkealdiko prezioa duten autoen marka du ere, Carza Ocasión, hain justu. Taldeak bi egoitza ditu, bata Olaberriako Iñausti industrialdeko 21. zenbakian eta bestea Oiartzungo Lintzirin industrialdean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!