Thierry Biscary Kalakan musika taldeko sortzaileetako bat da. Orain, bakarkako ibilbidean, bideoklip bat egiten ari da. Abenduaren 21ean, astelehenean, Tolosan izango da, Gure Zirkuan. Publikoaren paperean jarriko diren boluntarioak behar ditu. 14:00etan bertara agertzea nahikoa izango da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?