Aralarko bidexka eta larreetan lasai ibili eta gozatzeko eskubidea aldarrikatzen dute, eta agintari eskudunei –Mankomunitateko Zuzendaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari– eskaera luzatu diete: "batetik, zorrotz bete eta betearaz ditzatela eremu horretako ordenantzak eta antolamendu-planak, beharrezko kontrol-neurriak hartuz, eta, bestetik, Aralarko mendien eta paisaiaren egoera hobetzeko eta biodibertsitatea zaintzeko eta, ahal den neurrian, leheneratzeko neurriak martxan jar ditzatela eskatzen diegu".
Alpino Uzturre eta Oargi mendi elkarteekin batera, Gailurrerantz kirol elkartea, Aizkorri mendizale elkartea eta Ordiziako mendizaleak mendi elkarteak daude sinatzaileen artean. Horiez gain, 123 mendizale norbanakok ere bat egin dute agiriarekin.