Gabon hauetan oparitu ATARIA, oparitu bertakoa

Ataria 2020ko abe. 10a, 11:59

Abenduaren 21a bitarte eskaintza berezia izango du Atarikide egin nahi duenak; bi harpidetza digital eskuratu ahal dira baten truke.

Egungo egoerak agerian utzi ditu gizartean ditugun beharrak eta hutsuneak. Lehendik ere beharrezkoak direnen papera are eta gehiago azaleratzeko balio izan du kasu askotan. Bertakoarekin gertatu da hori, bertako produktuekin, bertako kulturarekin, bertako hizkuntzarekin... Inoiz baino gehiago konturatu gara bertakoa kontsumitu, erosi edota egin gabe ez dugula bertakorik izango, eta ondorioz, bertakorik gabe ez garela gu izango. Bertakoa baita, finean, gizarte moduan identifikatzen gaituena.

Hori da TOLOSALDEKO ATARIAk egun berezi hauetarako Tolosaldeko herritarrei egiten dien proposamena. Gabonetarako opari moduan erabiltzeko ATARIA. Modu horretan, eskualdeko albisteak euskaraz jasoz euskara sustatzearekin batera, Tolosaldeko konunikabidea indartzen lagundu daiteke, Atarikide sarea zabalduz. Beraz, zer oparitu zalantzan dagoenak, zer hoberik ATARIAko harpidetza oparitzea baino?

Gabon hauetarako, gainera, eskaintza bereziak prestatu ditu ATARIAk. Harpidetza digitala aukeratuz gero, baten prezioan, bi harpidetza lortuko lituzke interesatuak, hau da, 50 euroren truke Internet bidez edukiak jarraitzeko aukera izango lukete bi pertsonak.

Ohiko harpidetzari dagokionez, berriz, urtebetez ATARIA egunkaria eta astekaria etxeko buzoian jasotzeko aukera 72 euroren truke lortu ahalko da, hau da, 10 hilabete ordainduz urtebete beharrean.

Eskaintza horiez gozatzeko abenduaren 21a baino lehen egin beharko da erreserba, eta horretarako, atarikide@ataria.eus helbide elektronikora idatzi edo 943 65 56 95 zenbakira deitu beharko da.

Gabon hauetan egin zaitez Atarikide! Gabon hauetan oparitu bertakoa, oparitu Ataria!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!