Goizean euria erruz botako du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko abenduaren 9a

Giro kaxkarrarekin jarraituko dugu. Goizean zerua oso estalita egongo da, eta euria erruz botako du.

Arratsaldean zaparradak nabarmen gutxituko dira eta ordu batzuetan nahiko ateri egongo da. Haizeak goizean mendebaldetik zakar joko du, arratsaldean hego-mendebaldera aldatu eta indarra galduko duelarik. Tenperatura ez da 7-9 gradutik pasako eta elur-maila 1.000 metroan kokatuko da.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!