Kontzientziazio kanpaina egiten ari dira Oria merkatarien elkarteko dendak

Ataria 2020ko azaroaren 27a

Black friday egunaren harira eta egun horren aurka, Zizurkil eta Villabonako komertzioek komertzio txikien aldeko kartelak jarri dituzte erakusleihoetan.  

"Gehienbat kontzientziatzeko egin dugu, herria gainerakoan, komertziorik gabe, hilda geratuko delako", azaldu dute Oria merkatarien elkartetik. "Komertzio asko oso ukituta daude egoera honekin, Interneten sartu eta klik bat egin beharrean, herriko komertzioak laguntzeko eskatu nahi diegu herritarrei", gehitu dute.

Gaurko egunez, beraz, kartelak banatu dizkiete elkartetik komertzio guztiei eta erakusleihoetan itsatsi dituzte. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!