Zerua urdin

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko azaroaren 25a

Giro atsegina. Berriz ere zeruan erdi eta goi-mailako hodei batzuk ikusiko ditugu, baina ez dute bestelako ondoriorik ekarriko eta giroak lasaia izaten jarraituko du.

Haizeak hego-ukitua izaten jarraituko du eta tenperatura antzeko balioetan kokatuko da, balio altuenak 14-15 graduan errendituz.

Giro lasaiarekin jarraituko dugu biharkoan. Hodeitza handiagoa izango da aurreko egunekin alderatuta. Erdi eta goi-mailako hodei dezente ikusiko da zeruan. Hala ere, ez dute bestelako ondoriorik ekarriko, ateri eutsiko dio eta giroa lasaia izango da. Hego/hego-ekialdeko haizea goizean zakar ibiliko da, aldiz arratsaldean indarra galduko du eta tenperatura igo egingo da, balio altuenak 17-18 graduan errendituz.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!