Udazkeneko zozketa bereziak baditu saridunak

Ataria 2020ko azaroaren 17a

Udazken garaian zozketa berezia antolatu du ATARIA-k eta badakigu nortzuk izan diren saridunak.

Udazkeneko egun hauek zertxobait alaitzeko, norberaren umorea alaitzeko eta noski, TOLOSALDEKO ATARIA-ren jarraitzaileei eskertzeko, bi sari bikain zozkatu dira eskualdeko herritarrentzat. 

Mahala produktuez osaturiko saskiaren irabazlea Lizartzako Asier Zubillaga izan da,  eta Errigorako saski ekologikoa Koro Garzia tolosarrak eramango du etxera.

 

ATARIA-k eskerrak eman nahi dizkie zozketan parte hartu duten guztiei, izan duen arrakasta azpimarratuz, 300 parte-hartze baino gehiago izan baitira

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!