Koronabirusa

29 positibo berri

Ataria 2020ko azaroaren 13a

Tolosan atzeman dituzte positibo gehien, 16 guztira. Amasa-Villabonan 4 positibo egon dira, Ibarran 3, Zizurkilen 2, eta bana Asteasu, Bidania-Goiatz, Irura eta Leaburu-Txaraman. 

Osasun sailak emandako datuen arabera, 17.061 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 1.420 (%8,3) positiboak izan ziren. 619 Gipuzkoan atzeman ziren, tartean, 29 Tolosaldean.

Tolosaldeko ESIak (997) eta Alegia, Ibarra, Tolosa eta Villabonako osasun eremuek goriz jarraitzen dute, eta baita Amasa-Villabonak (1.473) eta Tolosak (814) ere, azken hamabost eguneko intzidentzia tasa kontuan hartuta 500etik gora baitaude. Hori dela eta, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen baheketa egingo dute gaur arratsaldean eta bihar goizean

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!