Koronabirusa

21 positibo berri azken orduetan

Ataria 2020ko azaroaren 12a

Tolosan 7 positibo atzeman dituzte eta Amasa-Villabonan 3, Berrobi, Ibarra, Larraul eta Zizurkilen bina, eta bana Anoeta, Asteasu eta Gaztelun. 

Osasun sailak emandako datuen arabera, 16.338 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 1.409 (%8,6) positiboak izan ziren. 601 Gipuzkoan atzeman ziren, tartean, 21 Tolosaldean. Tolosaldeko ESIak (1.009) eta Alegia, Ibarra, Tolosa eta Villabonako osasun eremuek goriz jarraitzen dute. Amasa-Villabonak (1.490) eta Tolosak (835) gorriz jarraitzen dute, azken hamabost eguneko intzidentzia tasa kontuan hartuta 500etik gora baitaude. Hori dela eta, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen baheketa egingo dute bihartik aurrera

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!