Udazkeneko zozketa berezia Tolosaldeko herritarrentzat

Ataria 2020ko azaroaren 11

TOLOSALDEKO ATARIA-ren jarraitzaile izateagatik hartu daiteke parte zozketa honetan! Animatu eta zorte on!

Udazkeneko egun hauek zertxobait alaitzeko, norberaren umorea alaitzeko eta noski, TOLOSALDEKO ATARIA-ren jarraitzaile zarela eskertzeko, bi sari bikain zozkatzen ditugu eskualdeko herritarrentzat: Mahala produktuez osaturiko saskia eta Errigorako saski ekologikoa. 

Zozketa berezi honetan parte hartzeko klikatu hemen. 

 

Parte hartzeko baldintzak betetzea garrantzitsua da: 

  • Atarikide direnek bazkide zenbakia derrigorrez jarri behar dute, eta Atarikide ez direnek gune horretan, UDAZKENA idatzi behar dute.
  • Parte hartzeko azken eguna: azaroaren 15a, igandea, 20:00etan.
  • Astelehen goizean, azaroaren 16an,  irabazleekin jarriko gara harremanetan, telefono edo email bidez, saridunak direla adierazteko.
  • Asteleheneko 21:00ak baino lehen ez badugu lortzen saridunekin hitz egitea, beste saridun batzuk hautatuko dira. Gehienez ere, hiru saiakera egingo dira.
  • Zozketan parte hartu ahal izateko, benetako izen-abizenak, telefono zenbakia eta emaila jarri beharko dira. Eta parte hartzeko adinez nagusia izan beharko da.
  • Ez da datu okerrik edo faltsurik ematen dituztenen partaidetzarik onartuko. Hauek zuzenean zozketatik kanporatuak izango dira.
  • Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.
  • Saria ez da beste produkturen batekin edo diruz trukatuko.
  • Edozein zalantza izanez gero, jarri kontaktuan 943655695 edo ataria@ataria.eus –en.
  • Tolosaldeko Ataria-ren erabakiak eztabaidaezinak izango dira.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!