Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko urriaren 28a

Antzeko giroa baina epelagoa izango dugu gaur. Berriz ere zeruan hodei tapakia handia izango da.

Ostartetxoren bat edo beste gehiago ikusiko den arren, hodeiak nagusituko dira eta hodei hauek arratsalde partean tantaren bat edo beste utziko dute. Haizeak hego-mendebaldetik jotzen jarraituko du eta tenperatura maximoa beste pare bat gradu igoko da, 16-17 graduan joaz goia.

Giro eguzkitsua bueltan izango da bihar. Goizeko behe-lainoa altxa ostean zerua urdina nagusituko da egun osoz. Tarteka hodeiren bat edo beste agertuko da, baina batere trabarik egin gabe eguzkiari. Haizeak hegotik joko du, ahul eta tenperatura maximoak koska pare bat gora egin eta 18-19 graduan joko du goia.

 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!