Bi domina lortu dituzte 16 urtez azpiko atletek Espainiakoan

Ataria 2020ko urriaren 27a

Biak brontzezkoak dira: June Sudupek 600 metrotan eta Manex Civicok 3.000 metrotan.

Tolosa CF Atletismoko lau atleta izan dira 16 urtez azpiko Espainiako Txapelketan asteburu honetan, eta bi brontzezko domina lortu dituzte. June Sudupe eta Manex Civico izan dira podiumera igo direnak.

June Sudupe hernialdearrak 600 metroko proban lortu du hirugarren sailkatzea, bigarrenaren denbora berarekin, 1.37,00 hain justu. Lortutako marka horrekin 16 urtez azpiko Gipuzkoako marka hobetzea lortu du. Manex Civico tolosarrak 3.000 metrotako proban lortu du hirugarren postua. Bere marka pertsonala egin du 9.12,65ko denborarekin.

Ane Martin tolosarrak ere 3.000 metroko proban parte hartu du eta finalista postua lortu du, 8. eginez, 10.53,55ko denborarekin. Bere aldetik, Ander Aristi larrauldarrak 300 metro hesietan parte hartu du eta finalista izan da, azken proban zazpigarren eginez, 41,75ko denborarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!