Jon Irazu: “Inondik inora ez nuen espero sailkatzea”

Tolosaldeko Ataria 2020ko urr. 26a, 13:59

Aizkolari Txapelketa Nagusiaren kanporaketa jokatu da eta Jon Irazu zizurkildarrak lortu du finalean sartzea, seigarren postua eginez. Jexuxmari Mujika ibartarra, berriz, finaletik kanpo geratu da, kanporaketan bederitzagarren egin ondoren.

Zestoan jokatu zen Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren kanporaketa. Bertatik sei aizkolari pasa dira finalera, tartean Jon Irazu zizurkildarra. “Ilusio handia egin dit. Inondik inora ez nuen espero sailkatzea. Aspaldi ez nintzela hain gustura aritzen aizkoran, eta zenbakiek hori erakusten dute, postu on bat egin nuela”, azaldu du Irazuk.

Kanporaketako emaitzak ondorengoak izan dira: 

  • Mikel Larrañaga                  18.46
  • Iker Vicente                          19.31
  • Eneko Otaño                        19.45
  • Julen Alberdi Txikia IV.a  19.51
  • AItzol Atuxa                         20.01
  • Jon Irazu                              21.01
  • Jon Rekondo                       21.52
  • Ugaitz Mugertza                22.18
  • Jexuxmari Mujika           23.46
  • Ruben Saralegi                  25.01

Argazkiak: ANDONI ELDUAIEN/UROLAKO KOMUNIKAZIO TALDEA

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!