Tolosaldeko ospitale publikoa

Ospitale publikoari buruzko argibideak eskatu dituzte

Ataria 2020ko urriaren 20a

PSE-EE alderdiko Berrobiko eta Larraulgo alkateek gutun bat bidali diote Gotzone Sagardui Osasun sailburuari bilera bat eskatuz. Bileran Tolosaldeko ospitale publikoari buruz hitz egin nahi dute, "lehen eskuko informazioa jasotzeko".

David de Miguel Berrobiko alkateak eta Maite Arana Larraulgoak bidali dute gutuna, Andoaineko Maider Lainez alkatearekin batera. Tolosaldeko ESI-aren zuzendari-kudeatzaile Marisa Merinori ere eskatu diote bilera bat "zerbitzuaren erabiltzaileen kexak helarazi ahal izateko".

Sagardui sailburuari bidalitako gutunak Olatz Peonek pasa den astean egindako adierazpenak ditu ardatz.  "Gutunean bilera bat eskatzen diogu ospitale publikoa egiteko proiektuaren inguruko informazioa eskatzeko eta Eusko Jaurlaritzaren eta Asuncion klinikaren arteko kontzertazioaren eta Belate (Tolosa) zein Andoaingo anbulatorioen inguruko kezka azaltzeko. Hain justu anbulatorio horietan Tolosaldeko biztanleei osasun arreta espezializatua emateko", esan dute.

Era berean, Sagarduiri gogoratu diote Berrobi, Larraul eta Andoaingo udaletan Inviza SA enpresak –Asuncion kudeatzen duen enpresa– azkenaldian ematen duen zerbitzuari buruzko kexak jasotzen ari direla herritarren partetik. "Ezinegon horren berri emango diogu ere Marisa Merino Tolosaldeko ESIko zuzendari-kudeatzaileari", gaineratu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!