Antzerkia oholtza gaineko ordubetea baino askoz gehiago da, talde oso baten denbora luzeko lanaren emaitza. Haien inguruan galdetu diogu Oierri, gertutik ezagutzen baititu antzerkiaren ertz asko. Hark, irakaspenak ikaspen, errepasoa eta hausnarketa mardula egin digu antzerkigintzaz.