Iñaki Olano bigarren izan da Ordiziako III. Mendi Maratoi Erdian

Ataria 2020ko urriaren 19a

Gizonezkoen podiumean, Iñaki Olano, eskuinean. ANDREA ARANBURU/GOIERRIKO HITZA

Altzotarra lehen postutik zazpi segundora geratu da. Nerea Amilibia zizurkildarrak lehenengo amaitu du 45 urtez gorako mailan, eta Irantzu Urkola zizurkildarrak bigarren 23 urte azpikoan.

Atzo jokatu zen proba, Abaltzisketako Larraitz auzotik abiatu eta bertan bukatuta. Alotza zeharkatu, Igaratzaraino joan eta buelta egin behar izan zuten 200 bat lasterkarik. Gizonezkoetan Martin Diez segurarra izan zen azkarrena, eta emakumezkoetan Onditz Iturbe igorretarra. Nerea Amilibiak laugarren bukatu zuen sailkapen orokorrean.

Ikusi probaren argazkiak eta bideoa Goierriko Hitza-n.

Sailkapena, Kronoak webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!