Erronka bota du Hauspotuz elkarteak

Ataria 2020ko urriaren 9a

Tolosaldeko trikiti elkarteak trikiti piezekin 200 bideo jasotzeko asmoa du.

Hauspotuz Tolosaldeko trikiti elkarteak "egungo egoeragatik emanaldirik antolatu ezin denez", trikitilariak bideoak grabatzera animatu ditu. Dagoeneko bideoak jasotzen hasiak direla esan dute, eta kopuru bat ere jarri dute jomugan: 200.

Hori da, hain justu, pasa den urtean elkartu zen trikitilari kopurua, eta horretara iristea da jarri duten erronka. Panderoa edo soinua joz 30 segundoko bideoa grabatzeko eskaria egin dute, bakarka zein lagun artean, eta grabazio hori emailez bidaltzeko eskatu dute, hauspotuztrikitixa@gmail.com helbidera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!